Txirrinda atelier parte-hartzailea eta solidarioa

Gure txirrinda atelierrean aspalditik erabili gabeko  txirrindei balio berri bat ematen diegu  eta aprobetxagarriak diren piezak salgai jartzen ditugu. Gaur egun, txirrinden heren bat ezin da erabili edota lokal batean egoten dira abandonatuak: atelierretan bizitza berri bat ematen diegu txirrinda horiei.

Ez bota zuen txirrindak: Txirrinden % 70-a konpontzen ahal da! !
Txirrinda bakoitza, piezaka edo osorik, balioztatzen da: ezin bada
konpondu, desmontatzen da pieza stock bat egiteko; gero pieza horirekin beste txirrinda batzuk konponduko dira; txirrinden piezen bizitza luzatzen da horrela eta, hondakinen prebentzioan parte hartzen da.

Txirrinda atellier parte-hartzailearen berezitasuna era parte-hartzaile horretan datza hain zuzen ere: auto-konponketa guneak dira. Txirrindulariak lagunduak izaten dira beren konponketak egiteko eta horrela, mekanika trebetasun bat eskuratzen dute. Tresnak libreki erabiltzen ahal dira eta piezak (maiz bigarren eskukoak) disponibilitatearen arabera erosten ahal dira .

Nola funtzionatzen da ?

Jakiturien transmisioa

Atelier bat ikasketa gune bat da; bertan, bakoitza bere txirrinda konpondu eta entretenitzeko autonomoa izaten ahal da: « txirrindautonomia »-z ari gara. Horrek txirrindularientzako larriak izaten ahal diren arazoak sahiesten laguntzen du. Atelier parte-hartzaile eta solidario horietan konbidatzen zaitugu zure txirrinda konpontzera eta manteintzera besteengandik ikasiz.
Elkarri laguntzea, elkarbizitza, eta errespetua dira txirrinda atelierrak ondo ateratzeko oinarrizko elementuak.
Txirrinda atelierra bolondresen konpromezuan eta txirrinden mekaniko salariatu batean oinarrintzen da. Nahi duten bolondresak
formatuak dira salariatuarekin eta laguntzen edo ordezkatzen dute salariatua batzuetan.

 

Txirrindaren sustatze aktiboa eta mugikortasun jasangarriaren inguruko ekimenak

Txirrinden atelierren helburuetako bat da txirrindaren erabilpena sustatzea ekitaldien bidez, aholkuak emanez, erakunde publikoen aurrean aldarrikapenak egiten edo ibilaldiak proposatuz; baina, baita ere, txirrinden konponketa eta manteinua erreztuz. Atelier hauen bokazioa da egunerokoan gero eta txirrindulari gehiago izatea; horretarako eskeintzen da txirrinda egoki bat bakoitzarentzat eta merke entretenitzen ahal dena.

Antolatzen ditugu:
> jarduerak eskoletan
> txirrinda eskola bat (haur/heldu) segurtasunez tixrrindaz ibiltzen ikasteko edo berrikasteko: formakuntzak publiko guztietara egokituak dira.
> Konponketa atelier mugikorrak. Tresna kutxa sinple batekin edo ekipatutako erremorke batekin, animatzaileek ordu batzuk iraungo duen atelier mugikor bat antolatzen dute.

Horrela lortzen da erabiltzailearengana iristea (ekitaldi batean, eskola batean, etrepresa edo erakunde publiko batean).

Informazio praktikoak

Urteko kuota eta txirrinda atelierrarentzako kuota
Urteko kuota 25 euro (kuota solidarioa 10 euro).
Aurretik kuota ordaindua egon behar da eskeintzen dugun edozein produktu edo serbitzua eskuratu ahal izateko. Erosketa edo serbitzu bakar batentzako behin behineko 10 euroko kuota egin daiteke.

Ordutegiak (baieztatu agendan etorri aurretik)
Auto-konponketa txirrinda ateilerra irekia da:
– ostegunetan 9etatik 17etara
– larunbatak 14etatik 18etara

Nola eman zuen txirrindak
Zuzenean txirrinda atelierran (planoa ikusi)
Akordioak egiten ahal ditugu hondakindegiak kudeatzen dituzten instituzioekin edo entrepresekin (la poste, txirrindak alokatzen dituzten entrepresak…)
Barkatu: oraindik ez dugu etxez etxekoa egiten!

Txirrinden salmenta prezioa
Haurren txirrindak (20 p. tamaina arte) 30 euroko prezio finko batean daude.
Kuota eguneratua baduzu,
txirrinda aldaketa bat egiten ahal duzu: txirrinda txiki bat (baina egoera onean dagoena) zure haurraren tamainarentzako egokia den beste txirrinda baten truke.
Beste txirrindak  40€-tik gora saltzen dira, beren egoeraren arabera eta konpontzeko behar izan duten lana eta piezen arabera.

Jarraitu gure txirrinda atelierrak Facebook-en !